Hainbat mendien baso antolakuntzarekin hasitakoa, publikoak nahiz pribatuak, bere lan-eremua naturarekin eta bere kudeaketarekin harremanetan dauden beste eremu eta herrialde ezberdinetara hedatuz joan da.
Bere baso antolakuntza proiektuetan, BASARTEAk zehaztasuna eta sormenaren nahasketari esker bereizi izan da, beti ere kasu bakoitzari ahalik eta irtenbide egokiena bilatuz, Europako beste herrialdeetan pilatu den esperientziez baliatuz. Honek egin du lehentasunezko aukera bihurtu izatea eta proiektu berritzaileei edo arazo berri edo konplexuei ekiterakoan erreferente bilakatu izatea.
Ingurumen eta basogintza obratan eta zuhaitz landatze proiektuetan, BASARTEAk ez du soilik diseinua egokia eta sustatzailearen neurrikoa izatea kontuan hartzen, garatzen ari den lanaren zuzendaritzari ere arreta handia jartzen dio, inguru naturaletan obrak burutzeko dagoen zailtasunagatik.
BASARTEAk planifikazio estrategikoarekin zerikusia duten beste lanak ere egin ditu: baso arloan, Nafarroako Baso Planaren lanketan parte hartu izan du; lurralde antolamenduaren arloan berriz, Nafarroako eta Errioxako Lurralde Estrategiak idatzi dituzten taldeetako enpresa bat izanik.

BASARTEAko beste lan berezkoak mendiaren gizarte erabilera proiektuetan, ingurumenaren gaineko eraginen eta afekzioen ikerlanetan, zenbait lur eta zuhaztien balorazioetan, formazioan, obra zibilean, baso jabetasunen ikerlanetan eta abar landu dira.

BASARTEAk duen lan egiteko erak arlo ezberdinetan lan egiteko gai den prestakuntza handiko lan talde egonkorra osatzeko aukera eman du. Era berean, lan eta zerbitzuen izaera pluridiziplinarra indartzea beharrezkoa denean pertsona eta enpresa sare sendoa du atzetik. ISO9000 ziurtagiria 2005an lortutako erronka bat izan da, funtzionamendu planifikatu eta zorrotza bermatzen duelarik.
Basartea - Poligonoa Ezkabarte nabea M1 31194 Arre (NAFARROA)
Web Mapa I RSS I Lege Informazioa