Enpresa txiki batentzako ia ezinezkoa izaten dena, erraz eta indarrarekin sortzen da sarean eta filosofia berarekin lan egiten denean: barne heziketa edo ikerketa eta garapenaren arloan anbizio handiko programak; baso ziurtapen, gizarte-ardura korporatibo eta kalitate sistemak; bezeroei eskainitako zerbitzu zabala eta ugaria; talde txikiaren lagunarteko hurbiltasuna eta enpresa indartsu eta sendoen erantzun espezializatua elkartzen duen lan giroa.
Gaur egun 5 enpresaz osatuta dago (4 aholkularitza tekniko eta baso heziketa eta ustiaketarako zerbitzuak ematen dituen enpresa bat).
Eskualde mailan puntako enpresak dira guztiak eta, Arpanaren kasuan, heziketa lanetan bakarra Estatuan.
Sektoreko beste enpresengandik nabarmentzen duten ezaugarrietako batzuk honako hauek dira:
Sarearen filosofia ingurumenaren errespetua eta, aldi berean, bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko beharraren uste osoan datza. Horrek sortze eta berrikuntzan ahalegin berezia eskatzen du, tresna modernoak erabili ez ezik, puntako metodologiak ere proposatuz.
Basartea - Poligonoa Ezkabarte nabea M1 31194 Arre (NAFARROA)
Web Mapa I RSS I Lege Informazioa